Ariketa fisikoa da gure esku dugun osasun-tresnarik onena gaixotasun kardiobaskularrei aurrea hartzeko eta arrisku-faktoreei eusteko.
Eta COVID-19ren konfinamenduak ez du aitzakia izan behar ez praktikatzeko. Horregatik, ariketa fisikoa egiteko oso programa erraza prestatu dugu. Ez du eskakizun berezirik behar espazioari dagokionez, eta eroso jar daiteke praktikan gure etxean.
Aurretiazko arreta-neurriak:
- Hidratazio egokia mantendu. - Ariketa fisikoa giro lasaian eta tenperatura egokian egin (bero handirik gabe). - Errespetatu zure medikazioa, zure medikuek gomendatu dizuten bezala. - Arropa eta oinetako erosoak erabili. - Zaindu sentsazioak eta, batez ere, alarma-sintomak: mina bularrean, palpitazioak, zorabioa edo konortea galtzea eta nekea neurriz kanpokoa ariketaren intentsitaterako. Horietakoren bat aurkeztuz gero, kirola egiteari utzi eta kontsultatu egin beharko du.
Comments