
XI. SAN SILBESTRE LASTERKETA
Bakio 2025
Badator beste urte betez, Bakioko San Silbestre lasterketa! Gabon zaharra lagun zein familiegaz kirola egiten eta giro ezinhobean pasatzeko planik onena.
Aurten asteazkena izanda arratsaldez ospatuko dogu. 16:00etan umeak izango dira lehenak eta euren ostean 17:00tan nagusiak irtengo dira. Betiko legez, gazte zein nagusiek ibilbide bi eukiko dabez aukeran: laburra kilometro bikoa eta luzea bostekoa. Kategoria bakarrean emon ahal da izena!
Ume eta gazte guztiek jasoko dabe saria eta parte-hartzaile guztientzako txokolatadea be egongo da.
Horrez gain, urtero legez, gure inguruko emakume kirolarien lana omendu eta ezagutarazi gurean; aurten Aitana Peña Abanto-Zierbanako pilotua izango dogu gure artean. Motorrean aritzen eta Euskal Herriko txapelketan, Estatuan eta Mundu mailakoan ere parte hartu du.


INFORMAZIOA/INFORMACIÓN
Betiko legez, kiroldegiko web orriaren bitartez edo kiroldegiko lehiatilan emon ahal dozue izena.Hori bai dortsala kiroldegian jaso beharko da abenduaren 30a baino lehen.
​
Egunean bertan, karpan egongo diren mahaietan be izena emon ahal izengo da 15:30etatik aurrera.
​
----------------------------------------------
Como siempre, podéis inscribiros a través de la página web del polideportivo o en la entrada. Eso sí, el dorsal deberá recogerse en el polideportivo antes del 30 de diciembre.
El mismo día, en las mesas de inscripción estarán abiertas desde las 15:30 en Bakea.
​​
​

DISTANTZIA
16:00etan umeak
Umeen kategoriak honek izengo dire:
4-5 urtekoak: 100 metro
6-7 urtekoak: 200 metro (buelta bat)
8-9 urtekoak: 400 metro (bi buelta)
· Danok jasoko dabe saria.​
​
17:00etan gazteak eta nagusiak
Bi ibilbide egongo dira aukeratzeko:
-
2 kilometrokoa: sakatu hemen ikusteko
-
5 kilometrokoa: sakatu hemen ikusteko
​
Sariak:
· Ibilbide laburreko 1.go neska eta mutil gazteari.
. Ibilbide luzeko 1.go neska eta mutil gazteari.
· Ibilbide luzeko 1.go emakume eta gizonezkoari.
· Ibilbide luzeko Herriko lehenengo emakume eta gizonezkoarentzako.
----------------------------------------------------------------------
A las 16:00 niños y niñas:
De 4 a 5 años: 100 metros
De 6 a 7 años: 200 metros (1 vuelta)
De 8-9 años: 400 metros (dos vueltas)
· Todos recibirán el premio.
​
A las 17:00 jóvenes y mayores
Habrá dos itinerarios para elegir:
De 2 kilómetros: pulsar aquí para verlo
De 5 kilómetros: pulsar aquí para verlo
Premios:
· 1º chica joven y chico joven del recorrido de 2km.​
. 1º chica joven y chico joven del recorrido de 5km.
· 1º mujer y hombre del recorrido de 5km.
· 1º mujer y hombre del pueblo.

OMENALDIA:
Dakizuenez, urtero gonbidatu eta omentzen dugu inguruko emakume kirolariren bat San Silbestre lasterketako gure ekitaldi xumean. Orain arte honako emakume hauek igo ditugu oholtzara: Rakel Mateo paratriatleta mungiarra, Ianire Elorriaga skater bakiotarra, Naroa Uriarte futbolari bakiotarra, Gaztedi sokatira talde laukiztarra, Xixili gimnasia taldeko bakiotarrak (Begona eta Nagore Gorrotxategi, Miren Arroyo eta Garazi Ibarrondo); Enara Gaminde esku pelotari laukiztarra eta iaz Bakion areto futbolean aritu izan diren eta aritzen diren 50 emakume.
​
Aurten Aitana Peña Abanto Zierbanako emakume pilotua omenduko dogu. Motor gainean ibiltzen da, orain arte motokrossean ibili den arren; azken urtean endurora pasa da.
3 urte zituenetik eta 6ra bitartean kart kotxeak gidatzen zituen; ondoren motorra probatu zuen, aitaren lagun bati esker, eta ordutik hona bere bizitza azken honi lotuta pasa du. Ume-umetarik aritu izan da txapelketetan. Euskal Herrian askorik ez badago be, mutilen kategorian lehiatu eta emaitza onak lortu izan ditu beti. Estatuko txapelketetan ere parte hartzen du; 2022 eta 2024an podiuma egin zuen hirugarren tokian. 2023-2024an, berriz, Mundu mailako txapelketan parte hartzea ere lortu zuen.
Baina zalantzarik gabe, 2024an Malpartidan (Caceres) izandako Espainiako txapelketan lortutako podiuma da berarentzat bereziena. Gaixoaldi gogor baten ondoren, motorrera igo eta podiumean egotea lortu zuelako.
​
Onenen artean sailkatua beti, Aitanak kirolak ez daukala genero kontuekin zerikusirik argi erakutsi du beti pistan eta horrela ulertzen dute gainontzeko pilotuek ere.
Gustura ari da motokross pistetan zein mendian orain enduroa egiten eta gustura hartuko dogu guk be San Silbestre egunean.
​
--------------------------------------------------------------------
​
La piloto de motocross de Abanto-Zierbena será la deportista homenajeada este año.
Con tan sólo 3 años ya conducía su primer kart, pero a los 7 probó la moto y la sigue acompañando aún hoy compitiendo mayormente en motocross y recién inciada en Enduro.
Aunque en Euskal Herria no son muchas las competiciones de motocross Aitana ha estado presenta en todas ellas desde que empezó teniendo que participar en categorías masculinas. Pero eso no ha sido impedimento ya que sus resultados han sido siempre buenos. Participa tambíén en el Campeonato Estatal y cabe destacar su tercera posición en 2022 y 2024. En los años 2023 y 2024 incluso ha llegado a participar en los Campeonatos Mundiales.
​
Sin lugar a dudas, siempre recordará el campeonato de España de 2024 en Malpartida (Cáceres) pues consiguió hacer podium tras una dura enfermedad.
​
Aitana Peña piloto clasificada siempre entre los mejores, ha demostrado en la pista que el deporte no tiene género y así lo entienden también sus compañeros.
​
Disfruta a lomos de una moto tanto en motocross como en el monte, practicando enduro y el próximo 31 de diciembre la homenajearemos con todo nuestro cariño.


